Eraginek apustu etxeen aurkako neurriak nahi ditu

2020ko azaroaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Espainiako Gobernuak errege dekretu bat onartu zuen herenegun apustu etxeenpublizitatea mugatzeko. Besteak beste, gobernuak debekatu egingo du iragarkiak telebistan ematea 01:00 eta 05:00 arteko ordutegitik kanpo, eta kirolklubek ezingo dute horienpublizitaterik eraman soinean. Era berean, apustu etxeek ezingo dute pertsona ezagunen irudirik erabili iragarkietarako. Dekretua atzo argitaratu zen Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta, hortaz, indarrean dago jada.

Eragin elkartea konforme agertu da gobernuak hartutako neurriekin, apustu etxeei «muga» jartzeko neurri oro«positiboa eta ongi etorria» dela uste dutelako. Hala ere, ohartarazi dute «pauso asko» falta direla emateko «gaitz» hori desagerrarazteko bidean, eta, beraz, iragarri dute «borrokan» jarraituko dutela. Neurri gehiago ere proposatu dituzte; esaterako, kanpaina bat abiatu dute, «segurtasun tartea gordetzera» deituz. Horren helburua da apustu etxerik ez egotea ikastetxeetatik 500 metro baino gutxiagora: «Ezin da gaitz hori normalizatu hain adin txikietan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.