Eragile asko izan dira Kursaaleko ekitaldian

2011ko ekainaren 6a
22:34
Entzun

Gipuzkoako Bilduk bere programaren ardatz nagusien berri eman du gaur arratsean Donostian, Kursaalean egindako ekitaldian, eta eragile asko izan dira. Besteak beste, Adegi, Confebask, euskalgintzako elkarteak, hedabideak —BERRIA, Gara, El Diario Vasco, Diario de Noticias, El Pais... — eta Reala.

Martin Garitano diputatugaiak adierazi du denekin eraiki nahi dutela Gipuzkoa. Bilduk ongizatea, guztien eskubideak, lanpostu berriak, garapen iraunkorra edota euskararen berreskurapena izango ditu helburu, Garitanok esan duenez, eta bakearen eta normalizazio politikoaren alde egingo du.

Indarkeria guztien bukaera eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.