Baldintzapean zegoen, eta gaur utzi dute erabat aske Gorka Fraile preso durangarra (Bizkaia). Etxerat-ek jakinarazi duenez, 24 urteko espetxe zigorra bete du, osorik.
2020ko apiriletik zegoen baldintzapean aske, eta aurretik hirugarren graduan eduki zuten, 2020 hasieratik, Iruñeko kartzelari lotuta. Preso eria zen.