Epaitegiak baztertu gabe, Bidelanekin negoziatzen segituko du diputazioak

Araban egindako lanen 258.000 euroko faktura bat ordainarazi zion Bidelanek Gipuzkoako Foru Aldundiari

Bidelanekin sinatua duen kontratua baliogabetzeko bidean jarria dauka Bidegik. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Donostia
2013ko irailaren 13a
00:00
Entzun
«Lau milioigehiago urtean, zerbitzu berdinagatik, hori normala alda?». Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin du salaketa Larraitz Ugarte Gipuzkoako Mugikortasun diputatuak. Bidelanen kontratua baliogabetzeko asmoz, aldundiak Bidelanekin «negoziatzen» segituko duela azaldu du Ugartek, baina ez du baztertu epaitegietara jotzea. 2010. urtean egin ziren aldaketen ondorioz, 2009 eta 2013 artean, Bidegik enpresa pribatuari, 15,6 milloi euro gehiago ordaindu dizkiola azalduduUgartek. Orduan, enpresaren kostu finkoez gain, %7,7ko etekin garbia eskatu zion Bidelanek Bidegiri,AP-8an eta AP-1ean espero zena baino ibilgailugutxiago zebilela argudiatuta. Bidegiko administrazio kontseiluak kontrako botorik gabe onartu zuen aldaketa. Hortik azken lau urteetako gainkostuak.

Kontratu hori baliogabetzeko prozedura abiatu zuen diputatuen kontseiluak pasa den abuztuan, oinarri juridiko gisa «kaltegarria» zela argudiatuta. Izan ere Katty Nevado Bidegiko kudeatzaileak egindako kalkuluen arabera, hamabi milloi euro aurreztu litezke Bidelanen kontratua bertan behera utzita. Gainera, bi errepideen jatorrizko esleipenak sinatu zirenean Bidegik eta Bidelanek «arrisku konpartitua»bere gain hartu zutela dio Ugartek. Ordea, 2010eko aldaketaren ondorioz Bidegiren esku geratu zen arrisku guztia.

Arabakoak Gipuzkoak pagatu

Arabako AP-1 errepidean egindako lanenfakturaren zati bat Gipuzkoako sozietate publikoari pasatu ziola salatu du Ugartek. Zehazki 258.000 mila euro ordaindu zizkion Bidegik Bidelani 2010ean, Arabako errepide zatiagatik. Bestetik, Bidelan ekipo ziklista bat patrozinatzen aritu zela, eta kostu hori ere Bidegik beregain hartu zuela azaldu du Mugikortasun diputatuak. Agintaldi berria hasita, Bidelanen kostua 1,2 milloi jaistea adostu zuen administrazio kontseiluak. Dena den, Ugarteren ustez gertatutakoaren erantzulea ez da Bidelan, «erantzukizuna hemen gauden guztiona da». Bidegiko kudeatzaile Nevadok azken lau urteetan ordaindu dituzten gainkostuen datu xehatuak eman ditu eta erantsi du 2012ko likidazioa «blokeatuta» dagoela, Bidelanek ez baititu eskatu zitzaizkion agiri guztiak entregatu.

Aintzane Oiarbide batzarkide jeltzaleak «antzezten eta bazterrak nahasten» aritzea leporatu dio Ugarteri eta EAJkaurreko agintaldian hartutako erabakiak babestu ditu. «Ez gara diru xahutzaileak». Batzarkide jeltzalearen kritikei erantzunez Ugartek argudiatu du«kudeaketa txarra» izan zela eta kontu guztiak auditatuta daudela. Aurrerantzean Bidegiren azpikontrazioak bertan behera uzteko helburuz jardungo dutela agindu du Ugartek. «Gu ezgaude enpresen zerbitzura, jendearen zerbitzura baizik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.