4/2014 sumariokoen auzia akordioarekin amaitu arren, epaiketa gehiago izango dira datozen asteetan. Maiatzean bertan, beste bi. Ekineko kide izatea egotzita bederatzi lagun epaituko ditute Espainiako Auzitegi Nazionalean, maiatzaren 17tik aurrera. 2010eko irailean atxilotu zituzten, eta torturak salatu zituzten.
Maiatzaren 9an, bestalde, Sortuko presidente Hasier Arraiz eseriko da akusatuen aulkian, EAEko auzitegi nagusian. Segurako auziagatik epaituko dute, aparte, foruduna delako.
Gainera, Herrira-ren aurkako operazioak ekarritako auzi handi bat ere epaitzeke dago oraindik: EPPK-ren bitartekariak, abokatuak, Etxerat...
Epaiketek ez dute etenik: laster beste bi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu