Epaiketa politikoen kontra, 'herri harresia' Lekeition

2013ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Epaiketa politikoen aurka eta bereziki 35/02 eta 26/11 sumarioetako auzipetuei babesa adierazteko, Libre Eguna egin zuten igandean Lekeition. Ehunka herritar bertaratu ziren, eta giza kate luze bat egin zuten portuan, itsasoaren inguruan. Luis Goñi eta Xabier Sagardoi barañaindarraren egoera salatzeko katea izan zen. Ondoren, hurrengo bi epaiketa politikoetako auzipetuek hartu zuten hitza. Gazte independentistek konpromisoaren beharra azpimarratu zuten. Ildo beretik, Joseba Permachek, zeina HB, EH eta Batasunaren aurkako epaiketan auzipetua dagoen, elkartasuna batzeko asteak direla adierazi zuen. Ibai Esteibarlandak ere «presio handiagoa» egin behar dela deritzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.