Enparantza «bahituta» daukate, senideek diotenez

2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espainiako Espetxe Erakundeek Euskal Herritik kanpora bidali dute Jon Enparantza presoa. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, ostiralean atera zuten Zaballatik (Araba) Madrilgo Estremerara eramateko, baina, atzo arratsean, haren senideek ez zuten presoaren berri, eta salatu dute «bahituta» daukala Madrilek. 11/13 sumarioan zigortu zuten, eta kartzelan sartu zen irailaren 30ean, bost hilabeterako. Zaballan segitzen du auzi bereko beste espetxeratuak: Arantza Zuluetak.

Enparantzaren senideek ostiralean modu ez-ofizialean jakin zuten presoa Zaballatik atera zutela, baina ez zekiten justu nora zeramaten, Espetxeetako Erakundeek ez zietelako informaziorik eman eta presoak ezin izan duelako telefonoz deitu.

Enparantzaren amak atzo zuen hari bisita egiteko lehen eguna, baina aukera hori galdu zuen.

Etxerat-ek PSOEren gobernuaren jarrera salatu du: «Espetxe politika orain dagoen salbuespenezko baldintzekin mantentzeko asmoa du». Sarek ere urrunketa salatu du. «Espetxe politika krudel honen mendekuaren beste ondorio bat da». Ehunka kilometrora urruntzeko erabakia «ulertezina» dela salatu du Sarek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.