Energia aurrezteko plana eztabaidagai
PSOEk Espainiako Kongresuan duen eledun Patxi Lopezek Arantxa Tapia Jaurlaritzaren Ingurumen sailburua kritikatu du, egin dituen adierazpen batzuk direla eta. Hain zuzen, Espainiako Gobernuak energia aurrezteko hartutako neurriez galdetuta, Tapiak gogorarazi zuen Jaurlaritzak baduela bere plana, batez ere «herritarren borondatean» oinarritua, eta «efektistatzat» jo zuen Espainiako Gobernuaren proposamena. Lopezek Tapiari galdetu dio ea neurriek «burutazio izateari» uzten dioten «Jaurlaritzak egiten dituenean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu