Eneko Etxaburu euskal presoa aske geratu da, sei urteko zigorra beteta

2016ko irailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LOGROÑO. Logroñoko (Espainia) espetxetik irten zen atzo Eneko Etxaburu euskal presoa. 2008an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, beste zortzi gazterekin batera. Atxilotuek torturak salatu zituzten, eta Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin zituen haietako lau, argudiatuta polizia etxean egindako deklarazioak ezin zirela frogatzat hartu. Etxabururen aurkako zigorra, ordea, berretsi egin zuten epaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.