Eneko Bidegainek Kepa Anabitarte sindikalista abertzaleari buruzko liburua ondu du

'Kepa Anabitarte Bizitza bat herriari eskainia' izenburua du. Euskal Herriko azken ehun urteetako kronika politikoa egin du haren bidez.

Eneko Bidegain, Kepa Anabitarteri buruzko liburua eskuan duela. GORKA RUBIO / FOKU
Eneko Bidegain, Kepa Anabitarteri buruzko liburua eskuan duela. GORKA RUBIO / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2024ko azaroaren 28a
15:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Kepa Anabitarte (Pasaia, Gipuzkoa, 1934) Trintxerpe auzoan hazi zen, familia euskaldun eta abertzale batean. ELA sindikatuan militatzeagatik eduki zuten preso, eta, askatu ostean, ELA Berri taldeko arduradun izan zen. Kooperatibismoan ere aritu zen, Nabarraldeko bultzatzaileetako bat izan zen, Orreaga iritzi taldearen sortzaileetako bat ere bai, eta, besteak beste, Gaindegiaren sorreran parte hartu zuen.

Anabitarteren bizi ibilbidearen bidez Euskal Herriko azken ehun urteetako kronika politikoa harilkatu du Eneko Bidegainek. Liburu batean jaso du haren bizitza: Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia.

Anabitartek bere bizi ibilbidean ezagututako erreferentziazko pertsonek eta hark bizi izandako gertakari politiko, ekonomiko eta kulturalek ontzen dute kronika. Anabitarteren pentsamendu politikoaren oinarriak ere jaso ditu liburuan Bidegainek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.