Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

Alderdikideen %95en babesa jaso du idazkari nagusiak. 30 kideko batzordea osatu du; Cristina Gonzalez izango da alderdiko presidente berria.

Eneko Andueza Donostian, atzo. JUAN HERRERO / EFE
Eneko Andueza Donostian, atzo. JUAN HERRERO / EFE
Paulo Ostolaza.
2025eko otsailaren 16a
13:45
Entzun

Jakina zena berretsi dute gaur PSE-EEren hamargarren kongresuan: Eneko Anduezak alderdiko idazkari nagusi izaten segituko duela. Hautagai bakarra zen, eta ziurtatua zuen bera izango zela hautatua. Ostiraletik, kongresua hasi zenetik, PSOEko zenbait buruzagiren babesa jaso du Anduezak: alderdiaren zuzendaritzarena eta Espainiako ministro batzuena, besteak beste. Atzo, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea izan zuen ondoan.

Gaur ondoan izango duen batzordea ere aurkeztu du. Bere gertuko jendea hautatu du Anduezak datozen urteetarako: Cristina Gonzalez izango da alderdiko presidente berria —postu hori berreskuratuko du alderdiak—, Miguel Angel Morales antolakuntza idazkaria, eta Begoña Gil politika instituzionaleko idazkaria. Lehengo taldearen zati handi bati eutsi dio, aurrez batzordean zeuden 26 kideetatik zortzik soilik utziko baitute hura.

Idazkari nagusiak 30 laguneko zerrenda aurkeztu du oraingoan, eta alderdikideen %95ek eman diote babesa. Besteak beste, tartean dira Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburua eta Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburua. 30etik 18 emakumezkoak dira, 12 gizonezkoak, eta batez beste 47 urte dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.