Eneko Andueza izango da aurrerantzean ere PSE-EEko idazkari nagusi

Anduezarena zen hautagaitza bakarra. Gaur bukatu da epea, eta, babesik aurkeztu beharrik gabe, Etika Batzordeak haren aukera berretsi du. 2021az geroztik da idazkari nagusia.

Eneko Andueza, elkarrizketan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Eneko Andueza, artxiboko argazki batean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Kerman Garralda
2024ko abenduaren 16a
16:28
Entzun

Eneko Anduezak aurkeztu du PSE-EE gidatzeko hautagaitza bakarra, eta hura izango da idazkari nagusia aurrerantzean ere. Hautagaitzak aurkezteko epea bukatuta, gaur berretsi du hori alderdiko Etika Batzordeak.

Idazkari nagusia izendatuta, urtarrilean ordezkariak hautatuko dituzte, eta ponentzia politikoaren eta antolaketaren inguruko eztabaidak egingo dituzte.

Hain zuzen, txosten politikoa bihar aurkeztuko dute Eneko Anduezak eta Pau Blasi PSE-EEko Programa eta Prestakuntza idazkariak. Bien arten idatzi dute txostena. Ekain Rico, Patricia Campelo, Aroa Jilete, Itxaso Asensio eta Estibaliz Canto ere bertan izango dira.

Eneko Andueza 2021eko urrian aukeratu zuten lehen aldiz PSE-EEko buru, zazpi urtez alderdia zuzendu zuenari, Idoia Mendiari, lekukoa hartuta. Orduko hartan, Anduezak militante sozialisten %95,30en babesa lortu zuen. Soraya Morla Basauriko (Bizkaia) zinegotzi ohia izan zuen aurkari.

PSE-EEk ohar bidez gogorarazi du alderdiko estatutuek diotela hautagai bakarra dagoenen ez dagoela babesik aurkeztu beharrik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.