Enbata mugimenduari buruzko gogoeta eguna eginen dute uztailaren 20an, Baionako Euskal Museoan. Duela 50 urte mugimenduak Ipar Euskal Herrian egindako lehen Aberri Eguna gogoan, solasaldi eguna antolatuko dute Eusko Ikaskuntzak eta Manu Roblez-Arangiz Fundazioak.
Besteak beste, 10:20an Enbataren zirimolan liburuaz ariko da Daniel Landart. Peio Etxeberri-Aintzartek kudeaturik, Ramuntxo Camblong, Jean-Louis Davant, Eñaut Etxamendi eta Lucien Etxezaharreta Enbataren sortzaileen artean eginen dute eztabaida, 11:00etan. Goizeko hitzaldiak euskaraz eginen dira, eta arratsaldekoak frantsesez.
Enbata mugimendua izanen dute solasgai ondoko larunbatean
Eusko Ikaskuntzak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturik, Enbataren sortzaileak izanen dira hizlari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu