Gizartea

Enaitz Iriondoren familiak Estrasburgora jo du

Kasua zabaldu eta gidaria epaitzea nahi du hildakoaren sendiak. 17 urte zituela zendu zen Iriondo, autoak harrapatuta.

2009ko uztailaren 17a
16:11
Entzun
Enaitz Iriondo auto batek harrapatuta hil zen gaztearen familiak Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian salaketa aurkeztu du. 17 urte zituela, CastaƱaresko (Espainia) kanpinera bizikletan itzultzen ari zela harrapatu zuen autoak Iriondo, eta bi urte beranduago gidariak kalteordainak eskatu zizkion familiari ezbeharrak bere autoan eragin zituen kalteengatik.

Gidaria libre eta kargurik gabe dago, eta ez du epaiketarik eduki. Espainiako Auzitegi Konstituzionaleraino iritsi da familia, baina horrek kasua zabaltzeari uko egin eta Europara jo du.

Enaitzen ama Rosa Maria Trinidadek semea harrapatu eta hiltzeagatik gidaria epaitzea nahi du. "Gidariaren eta justiziaren biktima sentitzen naiz", esan du gaur goizean, Bilbon egin duen prentsaurrekoan.

Kasua 27 egunetan eta Guardia Zibilaren argitze agiria jaso gabe artxibatu zela salatu du Jose Perez Tirado Stop Accidentes elkarteko abokatuak. Gainera, aseguru etxeek hitzartu zuten 33.000 euroko kalteordaina txikiegia dela azpimarratu du.

Enaitz Iriondo Durangokoa zen (Bizkaia) eta 2004ko abuztuaren 26an hil zen. Bi urte beranduago, gidariak familiari hogei mila euro eskatu zizkion: hamalau mila ezbeharrak autoan eragin zituen kalteak konpontzeko eta beste sei mila euro autoa konpontzen zegoela lantokira joateko erabili zuen autoaren alokairuagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.