Emilie Martinen kontrako euroagindu eskaera jarri dutela salatu dute Baionan

BAIONA. Herrira-ko arduradun gisa epaitu nahi dute Emilie Martin Espainiako Auzitegi Nazionalean. Joan den urteko azaroan deitu zuten, baina ez agertzea erabaki zuen; urriaren 6an jakinaraziko diote euroagindua Paueko auzitegian. Herrira erakundea legezkoa da Ipar Euskal Herrian, Baionako suprefeturan deklaratua da; bertako jarduera da Martini leporatzen diotena. Eragile politiko, sozial eta sindikal andanak salatu du euroagindu eskaera, eta urriaren 10ean Baionako suprefetura aitzinean mobilizatzera deitu dute, 18:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu