77 urteko emazte bat bidetik atera zen atzo autoarekin, eta 50 bat metroz erori zen arroilan behera. Sud Ouest egunkariaren arabera, Lekunberriko (Nafarroa Beherea) Janitz auzoaren inguruan gertatu zen. Sokorri talde andana bat joan zen istripuaren gunera: Jendarmeriako helikopteroaz eta SMUR larrialdi eta bizkortze egitura mugikorraz gain, heltzeko zailak diren guneetan lanean ari den suhiltzaile talde batek ere joan behar izan zuen. Hain zuzen, autoan blokeaturik geratu zen gidaria hortik atera behar izan zuten. Nahiz entseatu, medikuek ez zuten lortu emaztea suspertzea, eta hil egin zen.
Emazte bat hil da Lekunberrin izandako auto istripu batean
50 bat metroz erori da autoa, bidetik aterata. Sorosle andana bat jin da, baina ez dute emaztea salbatu ahal izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu