Emantzipatzeko laguntzak emango dizkiete gazteei

2023ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zituen gazteriaren arloan eta legegintzaldiaren amaierara arte bete beharreko helburuak. Gazteen emantzipazioa da xede nagusia, eta, horretarako, laguntza ekonomikoak emango dizkiete 25 eta 29 urte artekoei, eta 25 eta 34 urte bitartekoek eskuragarri izango dute etxebizitza proiektuetarako maileguen programa bat. Neurriak, baina, ez dira abian jarriko 2024ra arte. 2023ko irailetik aurrera, berriz, GAZ (Gazte ibilbideak Abiarazteko Zerbitzua) emantzipaziorako eta mugikortasunerako online aholkularitza zerbitzua eskainiko diete gazteei, «betiere aurrez aurreko arreta bultzatuta».

Oraindik ez dakite laguntzak noiz eta nola jarriko diren martxan, ezta horiek eskatzeko gazteek zer baldintza bete beharko duten ere. Halere, gazteen autonomia bermatu nahi dutela esan du Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.