IRUÑEA. Sortzen Euskal Eskola Publikoaren aldeko elkarteak Euskara Antzokira izeneko emankizuna antolatuko du Antsoainen maiatzaren 20an. Ikastetxeekin elkarlanean egindako ikuskizuna da, eta «euskara esparru akademikotik urrundu eta hizkuntzaz gozatzea» du xede.
Emankizunean, ikasleek prestaturiko lanak egongo dira ikusgai. Zehazki, Ezkaba, San Frantzisko, Irain, Eunate, Amaiur eta Bernart Etxepare eskoletako ikasleek hartuko dute parte, eta haiek onduko dituzte ikuskizunak. Mota guztietakoak izango dira: antzerki lanak, bertsoak, dantza emanaldiak eta kantuak, eta den-denak euskaraz izango dira. Emanaldia Antsoaingo antzokian izango da, eta, gero, zozketa egingo dute plazan.
Emankizuna antolatuko du Sortzen-ek Antsoainen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu