Emakunderen eskutik, erabaki guneetako parekidetasuna hizpide
Desorekaren zergatiak aztertuko dituzte 64 entitatek hil honetan, Berdintasunerako Gunearen barruan
Enpresaren, kulturaren eta jakintzaren botere guneetan gizon eta andreen arteko parekidetasuna lortzeko «bide luzea» gelditzen dela gogora ekarri du Maria Silvestrek, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak. Martxoaren 8an gai hori bera azaleratu zuen Emakundek, eta gai horren inguruan gogoeta egitea du jomuga Berdintasunerako Foroak —gaur abiatuko da—. «Ez ditugu errudunak bilatu nahi, egoera horien zergatiak zehaztu nahi ditugu; zergatik ez da ahalmen hori baliatzen?», adierazi du Silvestrek. Ildo horretan sakonduko dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 64 entitatek. Hilaren 21era arte 66 ekimen antolatu dituzte Berdintasunerako Foroaren barruan hemezortzi herri eta hiritan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu