Emakundek eta Eudelek jaietan eraso matxistak prebenitzeko formakuntzak egingo dituzte udalekin

Hiru saio antolatu dituzte eratu berri diren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako eledunekin eta teknikariekin.

Udaleki egindako saioa, gaur. IREKIA
2023ko ekainaren 23a
12:13
Entzun

Udako jaien atarian, Emakundek eta Eudelek formakuntzak antolatu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako politikariekin eta teknikariekin, festetako eraso matxistak prebenitzeko asmoz. Gaur egin dute lehen bilera Arabako udalekin, eta datorren astean jarraituko dute: astelehenean bilduko dira Bizkaikoekin, eta asteartean Gipuzkoakoekin.

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak formakuntzon garrantzia nabarmendu du. Haren esanetan, prebentzioa «oso garrantzitsua» da udako festetarako, baita administrazio guztiek arlo horretan koordinatuta lan egitea ere. Gehitu du: «Ez jaiak, ez alkoholak ez dute justifikatzen pertsonekiko errespetuan oinarritzen ez den jarrerarik».

Horrez gainera, Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak jakinarazi du udalen eskura jarrri dutela zenbait material: gazteentzako informazio liburuxka bat, erasorik gabeko jaien aldeko kartela...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.