Irudia. Irun
Emakumeentzako «askatasun» eske
Hamar urte dira sanferminetan Nagore Laffage gazte irundarra hil zutela, eta Irungo udaletxean (Gipuzkoa)ekitaldi bat egin zuten atzo. Laffageren ama Asun Casasolak eta talde feministetako kideek udaletxeko balkoian jarri zuten Laffageren hilketa salatzeko denbora luzez erabilitako kartela. Jose Antonio Santano alkatea ere izan zen ekitaldian. Sexu erasoen aurkako aldarria zabaldu du amak. Protesta gero eta jendetsuagoak ikusita, espero du emakumeek «askatasunez eta lasaitasunez» gozatu ahal izango dutela jaietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu