Abortuaren lege erreforma. Eztabaida kongresuan

Emakumeen eskubideak abortatzearekin lotzea alboratu du Ibarrak

Oihan Vitoria.
2015eko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Emakumeen eskubidea haurdunaldiarekin jarraitzeko edo eteteko erabakira mugatzen dela azaldu du Juan Luis Ibarrak: «Amatasunaz erabakitzeko eskubide osoa dute andreek. Haurdunaldien garapenari buruzko erabakiak haiei dagozkie». Espainiako Kongresuak abortuaren lege erreforma eztabaidarako onartu duen egunean egin ditu adierazpenok EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak. Baztertu egin du, ordea, abortatzea eskubide gisara jotzea: «Ez da batere zuzena horri buruz hitz egitea». Ibarraren arabera, emakumeek haurdunaldiarekin segitu nahi duten ala ez erabakitzeko eskubidea daukate, eta haurdunaldiari muzin egitekotan, andrazkoei arreta medikoa jasotzea dagokiela nabarmendu du, «legediak zehazturiko laguntzekin batera».

Gogora ekarri du, orobat, 1985. urtera arte haurdunaldia etetea Espainiako Zigor Kodean jasota zegoela, hiru kasutan despenalizatu zuten arte: «Fetuak malformazioak zeuzkanean, andrearen osasuna arriskuan zegoenean eta haurdunaldia bortxaketa baten ondorio zenean». 2010ean, aldiz, beste urrats bat egin zutela adierazi du Ibarrak: haurdunaldiaren eta abortuaren osasun eskubideak arautu zituzten. Arreta «duina» nahi du, «andreek erabakitzen dutena erabakitzen dutela».

Abortu klandestinoaren izu

Bestalde, hogei bat aditu eta emakumeen eskubideen aldeko zenbait elkarte «kexu» agertu dira. «Noren onurarako egin dute legea? Atzera garamatza, eta ahulenoi egiten digu kalte», salatu du Empar Pinedak, ACAI abortuak egiten dituzten kliniken elkarteko kideak. Haren hitzetan, legearekin andreen autodeterminazio eskubidea murrizten da. Horrela, PSOEri eskatu dio legea ez babesteko. Neurriaren eraginez ohartarazi du: «Praktika atzerakoiak ekarriko ditu; besteak beste, abortu klandestinoa». Aldiz, erreforma ontzat jo du Jose Maria Gil Tamayo Espainiako gotzainen idazkariak, eta «zentzuz» bozkatu izana txalotu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.