Euskal herria

Emakumeak jaietan parte hartzera deitu ditu Bilgune Feministak

Iruñeko sanferminetan Emakumeok Plazara proiektua indartuko dute eta peñekin batera eraso sexistak salatzeko telefono zenbakia aurten ere izango da.

2011ko ekainaren 14a
19:06
Entzun

Jaietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko parekotasuna aldarrikatu du gaur Bilgune Feministak. Jaiak bizitzaren erdigunea direla esan du Saioa Iraola Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak, baina jaietako protagonistak gizonak direla salatu du; gizartearen ordena "erreproduzitzen" dela nabarmendu du, emakumearen "zapalkuntza eta diskriminazioa" areagotuz.

Gizonezkoak jaietako protagonista diren bitartean, emakumeek etxean egon behar dutela salatu du Iraolak, “arropa garbitzen, bazkaria prestatzen…”. Gainera, adierazpide sexistak “jaietako errealitate” direla adierazi du Iraolak. “Bilgune Feministak jai parekideen aldeko lana egiten jarraituko du”, eta jaietan emakumeak parte hartze berdina izan dezaten Emakumeok Plazara proiektua indartuko dute. “Ohiturak bizirik daude, eta gizartean eman nahi ditugun aldaketak gure herriko festetan isla izan behar dute”.

Iruñeko sanferminetan peñekin batera eraso sexistak salatzeko martxan jarritako telefonoa aurten ere izango da. Gainera, Bilgune Feministako kideak Bodegika tabernan egongo dira eta “giro atsegina eta polita” sortzeko helburuarekin egitaraua prestatu dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.