Emakume ikerlariak omendu dituzte Jaurlaritzak eta Ikerbasquek

Carmen Gonzalez, Amaia Zipitria eta Amaia Arranz ikerlariak nabarmendu dituzte. Ekinaldiaren helburua emakume ikertzaileen lana ikusaraztea da, ikertzaileen belaunaldi berrientzat «eredu eta inspirazio» izan daitezen.

Emakume ikerlariak omendu dituzte Jaurlaritzak eta Ikerbasquek. BERRIA
Emakume ikerlariak omendu dituzte Jaurlaritzak eta Ikerbasquek. BERRIA
2024ko azaroaren 20a
17:00
Entzun

Eusko Jaurlaritzak eta Ikerbasquek emakume ikerlariak omendu dituzte Bilbon egin duten ekitaldi batean. Zehazki, Carmen Gonzalez, Amaia Zipitria eta Amaia Arranz ikerlariak nabarmendu dituzte. Juan Ignacio Perez Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu eta Ikerbasqueko presidenteak egin die aitortza.

Adierazi dutenez, emakume ikertzaileen lana ikusaraztea da ekinaldiaren helburua, ikertzaileen belaunaldi berrientzat «eredu eta inspirazio» izan daitezen. Horregatik, aipamen berezia egin diete ere zientziari ekarpen berezia egin dioten Euskal Herriko bost ikertzaile gazteri. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.