Indarkeria matxista

Emakume batek salatu du sexu eraso bat egin ziotela Nafarroaren Egunean, Baigorrin

Basaizea elkarteak jakinarazi du salaketa. Erasoa gaitzesteko, manifestaziora deitu dute hilaren 14rako. Baigorrin eginen dute protesta, 11:00etan.

Nafarroaren Egunaren ospakizuna Baigorrin, joan den larunbatean. GUILLAUME FAUVEAU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko maiatzaren 7a
11:33
Entzun

Apirilaren 30ean, ehunka lagunek Nafarroaren Eguna ospatu zuten Baigorrin. Festatik astebete iragan delarik, baina, jaiaren antolatzaile Basaizea elkarteak jakinarazi du emakume bati sexu eraso bat egin ziotela orduko hartan. Gaur argitara ateratako ohar batean adierazi dutenez, gizonezko batek emakumezko bati egin zion eraso, biktimak berak salatu duenez.

Plazaratutako idazkiaren bidez, elkarteak babesa azaldu dio biktimari, eta argitu du edozein motatako erasoak «onartezinak» direla. Hala izanik, Basaizeak zehaztu du beharrezkoa dela horiei «erantzun azkar bat» ematea. Hain zuzen ere, protesta egiteko, manifestaziora deitu du elkarteak datorren asterako. Maiatzaren 14an eginen dute martxa, larunbatarekin, Baigorrin. 11:00etan abiatuko dira, herriko etxeko plazatik. «Duela aste bat musikari eta ziganteen gibeletik genbiltzanok ibiakotzean haserrez eginen dugu bide bera», idatzi dute. «Haserrea oihukatzera» deitu dituzte herritarrak, «horrelakorik berriz gerta ez dadin».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.