Adineko emakume bat hil da gaur Arrasaten (Gipuzkoa), ibilgailu batek harrapatuta. Ezbeharra Etxagibel Notari Jauna kalean jazo da, Musakola auzoko industrialdean, 11:00etan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Banaketa egiten ari zen furgoneta baten gidariak atzera martxa sartu du, eta emakumea harrapatu. Kolpearen ondorioz zendu da.
Goiena tokiko hedabideak zabaldu duenez, Arrasateko udal ordezkariek azaldu dute epailearen zain egon direla gorpua altxatzeko, eta 12:45 aldera jaso dutela horretarako agindua.