Emakume bat harrapatu zuen atzo auto batek Arizkungo plazan (Nafarroa), eta larriki zauritu zuen. Gaur jakinarazi dutenez, hil egin da 56 urteko emakumea.
Foruzaingoak azaldu duenez, larrialdi zerbitzuek 19:20 aldera jaso zuten abisua. Osasun langileak istripuaren lekura joan ziren, eta biktima helikopteroz eraman zuten ospitalera. Alabaina, hil egin da azkenean.
Ezbeharra dela eta, bertan behera utzi dute gaur herrian egitekoak ziren Arizkun Rock jaialdiaren azken aldia. Antolatzaileek besarkada bat helarazi diete familiari eta kaltetuei.