Emakume bat hil da auto istripu batean, Lemoan

Trafiko istripuaren irudi bat, suhiltzaileek zabaldutakoa. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
Trafiko istripuaren irudi bat, suhiltzaileek zabaldutakoa. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
2024ko uztailaren 25a
20:30
Entzun

Emakume bat hil eta sei bidaiari zauritu dira Lemoan (Bizkaia) izandako auto istripu larri batean. Hiru autok elkar jo dute N-240 errepidean. Ertzaintzak ikerketa ireki du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Gainerakoan ere egun zaila izan da errepidean. Auto ilara luzeak izan dira Lapurdi eta Gipuzkoa artean, AP-8ko ordainlekuetan, goizean. Hiru kilometrokoak izan dira Gipuzkoarako noranzkoan, eta bikoak Lapurdirakoan.

Bizkaitik Kantabriarako (Espainia) bidean ere auto ilara luzeak izan dira eguerdian. Hiru kilometroko auto ilarak izan dira, halaber, Armiñonen, Araban, Burgoserako noranzkoan, Espainiarantz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.