Emakume bat bortxatzen saiatu dira Irunen
IRUN. Bilgune Feministak jakinarazi duenez, emakume bat bortxatzen saiatu ziren atzo, Irunen (Gipuzkoa), herri horretako zahar etxe batera lanera zihoanean. 07:00etan gertatu zen erasoa, lantokitik gertu. Jazoera salatzeko, Bilgune Feministak elkarretaratzea antolatu du gaur, 19:30ean, zahar etxean bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu