Genero indarkeria

Emakume bat bortxatzeaz akusatuta, espetxean sartu dute Getxoko gizonezko bat

Getxoko (Bizkaia) 51 urteko gizonezko espetxean sartzeko agindu du herri horretako zaintzako epaileak, ustez emakume bat bortxatu zuelakoan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, etxeko lanak egiteko emakume bat kontratatu zuen gizon horrek joan den ostegunean. Andre hura lanak egiteko asmoz etxera joan zitzaionean, ordea, sexu harremanak izatera behartu zuen; halaber, etxetik irtetzea galarazi zion. Dena den, gizonaren deskuido batean etxetik ihes egin ahal izan zuen emakumezkoak, eta Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen.

2003ko abenduaren 8a
16:09
Entzun
G.J.U. da ustezko bortxaketagatik espetxeratu duten gizonezkoa. Iragan ostegunean enplegu agentzia batera hotsegin zuen etxeko lanak egiteko emakume bat kontratatu nahi zuela esanez. Andre bat bidali zioten agentziatik, eta gizonezkoaren etxera heldu zenean, bortxatu egin zuen. Era berean, etxean itxi eta irtetea galarazi zion.

Emakumeak, ordea, ihes egiteko akera izan zuen, eta Ertzaintzari eman zion gertatutakoaren berri. Ertzaintzak gizonezko horren etxea miatu zuenean, salaketa jarri duen emakumearen zenbait arropa eta gauza topatu zituen. Larunbatean atxilotu zuten G.J.U., bere etxe ondoan, eta oldartu egin zitzaien atxilotu nahi zuten ertzainei. Getxoko zaintzako epaileak gaur eman du baldintza gabe espetxeratzeko agindua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.