gizartea

Emakume bat atxilotu dute Portugaleten, pisukideari ur beroa bota diola egotzita

2011ko ekainaren 7a
09:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak 31 urteko emakume bat atzeman zuen atzo Portugaleten, pisukideari ur beroa bota ziola egotzita. Biktimak —emakumea— erredurak dauzka lepoan eta bularraldean.

19:30ak aldera izan zen gertaera, Ertzaintzak gaur esan duenez. Haien bizilagun batzuek abisua emanda joan ziren ertzainak etxe hartara. Orduan atxilotu zuten ustezko erasotzailea.

Biktima osasun zentro batera eraman zuten, anbulantzian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.