Emakume Abertzale Batzaren izaera «aitzindariari» ohore

Sabino Arana fundazioak eta EAJk omenaldia egin diote; haien «sugarra» bizirik eduki behar dela uste dute

Omenaldiko momentu bat, atzo. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2022ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
BILBO. EAB Emakume Abertzale Batzako kide izandakoei omenaldia egin zieten atzo Sabino Arana fundazioak eta EAJk, Bilboko Euskalduna jauregian. «Aitzindari haiek berdintasunerako bidea argitu zuten; egungo emakumeoi dagokigu orain sugar hori bizirik iraunaraztea eta hasitako ibilbidea osatzea», adierazi zuen fundazioko presidente eta EAJren Euzkadi Buru Batzarreko idazkari Mireia Zaratek, elkarte haren mendeurrena ospatzeko ekitaldian. Adierazi zuen EABk «funtsezko lana» egin zuela «emakume abertzaleak ahalduntzen eta esparru politikora bideratzen», baita euskara eta euskal kultura transmititzen ere. «Berdintasuna, feminismoa eta aniztasuna babesteko» egin zuten lana ere goraipatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.