BRUSELA. EMA Sendagaien Europako Agentziak beste txerto bat baimendu du: Novaxovid du izena, eta Novavax enpresarena da. Horiek horrela, EMAk koronabirusari aurre egiteko onartu duen bosgarren txertoa izanen da. Novaxovid txertoak spike proteinaren bidez sustatzen du gorputzaren erantzun immunitarioa. Europako Batasuneko herrialdeetan komertzializatua izanen da aurrerantzean. EMAk segurtatu du «eraginkorra, segurua eta kalitatezkoa» dela, eta «pandemiaren fase garrantzitsu honetan» Europako herrialdeen txertaketa kanpainak zalutzeko balioko duela.
Alfa eta beta aldaerekin aztertu dute txerto hau. Delta eta omikron aldaeren inguruko daturik ez dute oraingoz.
EMAk beste txerto bat ere baimendu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu