DIASPORA

Eloise Garmendia Bieter katedra ireki dute Boisen

Etxepare institutuak eta Boise State Unibertsitateak sinatu zuten hitzarmenaren bitartez, Eloise Garmendia Bieter izena daroan katedra zabaldu dute Boisen (Idaho, AEB).

Bihotzetik abesbatza, Boisen, katedraren aurkezpenean. BEATRIZ ZABALONDO
Beatriz Zabalondo.
2017ko martxoaren 9a
19:24
Entzun

Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohia da lehen eskola emateko arduraduna; martxoaren 4an eta 11n ari da, graduko eta graduondoko 35 ikasle amerikarren aurrean. Katedraren inauguraziorako aukeratu duen gaia hauxe da: Nation Making: Education and Media (Herrigintza: Hezkuntza eta hedabideak). Eloise Garmendia Bieter katedra hau Etxepare institutuak ireki dituen zortzietatik emakume izeneko lehena da.

Katedraren irekiera ekitaldia

Ekitaldi berezia prestatu zuten katedraren inaugurazio ofiziala egiteko. Boise State Unibertsitateko Euskal Ikasketen buru Nere Letek atondu zuen egitaraua.

Lehen zatian, Boise St. Unibertsitateko AB Ballroom aretoan, Letek berak egin zituen sarrerako hitzak, 250 lagunen aurrean. Ondoren, John Bieter irakasleak Eloise Garmendia Bieter nor izan zen gogoratu zien entzuleei. Gero, Larraitz Ariznabarreta irakasleak Musika eta identitatea mintzaldia eskaini zuen.

Hitzaldi akademikoak amaituta, Boiseko euskal koru eta abeslarien musikarekin gozatu ziren komunitateko euskaldunak eta unibertsitateko ikasleak. Biotzetik euskal abesbatzak ekin zion, Eloise Garmendia Bieterrek hamaika aldiz abestu zuen abesbatzak. Hiru abesti eskaini zituzten: Eleizatikan (Lesbordes), Goiko Mendian (Patxi Oroz) eta Bigarren kalez kale (Pablo Sorozabal). Haien ostean, Boise State Meistersingers abesbatzak (unibertsitateko koruak) Josu Elberdinen bi abesti eskaini zituen: Segalariak eta Izar ederra.

[Youtube]https://youtu.be/pLrz_C9dtp8[/Youtube]

Euskal musikaren saioa amaitzeko, Basque Studies Minorreko Madalen Bieter eta Timoteo Johnson ikasleen parte hartzea izan zen, Chris Bieterrek gitarrarekin lagunduta: Johnsonek Goizeko euri artian (Txomin Artola) abestu zuen; Bieterrek, Goilarak (Izaro); eta bien artean, bi ahotsetara, Ikusi mendizaleak kanta.

[Youtube]https://youtu.be/URapXRTkczM[/Youtube]

Biotzetik abesbatzakoak eta aretoan zeuden euskaldunak ere batu ziren azken kanta horretan.

[Youtube]https://youtu.be/0Z9P4pnCLEI[/Youtube]

[Youtube]https://youtu.be/ks4Pgq7Cbj0[/Youtube]

Lehen zatia amaitzeko, Nere Letek berriro hartu zuen hitza, eta eskerrak eman zizkien garmendia-bietertarrei, ekitaldian parte hartu zutenei eta aretoan bildutako entzule eta lagun guztiei.

Ekitaldi honetan, hizlari nagusietako bat izan behar zuen Miren Arzallus Etxepare institutuko zuzendariak, baina, duela aste batzuk izandako istripua zela-eta, medikuek ez bidaiatzeko aholkua eman zioten. Haren hutsunea bete gabe gelditu zen inaugurazioan, baina ziur izango duela Boise bisitatzeko aukerarik aurrerago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.