Ellakuria hil zuela egotzita, militar ohi bat epaituko dute

2019ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
MADRIL.Inocente Montano El Salvadorko Defentsa ministrorde eta koronel ohia epaituko du 2020ko ekainaren 8tik uztailaren 16ra Espainiako Auzitegi Nazionalak. Duela 30 urte El Salvadorren Ignacio Ellakuria euskal herritar jesuita eta haren lau kide hiltzeko erabakian eta diseinuan parte hartzea egozten diote, eta horien hilketa. Eraso berean hiru salvadortar ere hil zituzten.

Montano ekintza horiengatik Espainiako justiziaren aurrean erantzungo duen lehen El Salvadorko militar ohia da, eta fiskaltzak 150 urteko kartzela zigorra eskatu du harentzat. Montanorekin batera epaituko dute Rene Yusshy El Salvadorreko armadako teniente ohia ere. Haren kasuan, hilketa bakoitzeko urtebeteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak, justiziarekin elkarlanean jardun duela argudiatuta.

Espainiako justiziak hogei militar ohi inguru auzipetu ditu kasuan, baina estradizio eskaerei ez diete jaramonik egin El Salvadorko erakundeek. Montano AEBetan atxilotu zuten, eta hango gobernuak 2017an utzi zuen Espainiaren esku. Espainiako Auzitegi Nazionalak, epaiketa gerturatzen ari zela ikusita, bi urte gehiagoan espetxean mantentzea erabaki zuen duela gutxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.