Elkarteei emandako laguntzei esker, ia 4.000 lanpostu mantendu dira

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Irabazi asmorik gabeko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkarteei emandako diru laguntzak baliagarri izan dira 3.998 lanpostu mantentzeko, Eusko Jaurlaritzaren arabera. Iaz 9,6 milioi euro eman zituen elkarteen egitasmoei laguntzeko, eta inbertsio horrek, zuzenean 400 lanpostu sortzeaz gain, besteak mantentzen lagundu duela nabarmendu du Gemma Zabaletak, Gizarte Gaietarako sailburuak.

1.098 laguntza eskaera jaso zituen iaz, eta horietatik 444 egitasmo diruz lagundu zituzten: 270 Bizkaian, 95 Gipuzkoan eta 79 Araban. Batez besteko laguntza 22.000 eurokoa izan zen, eta 25 errekurtso jaso zituen laguntzen banaketa egitean. Kopuru «txikia» da hori, Zabaletaren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.