Elkartasun izpiak Aiako Harritik Kataluniara

Atzo iluntzean, Kataluniako mobilizazioei elkartasuna adierazteko ekintza egin zuen mendizale talde batek Aiako Harrian. Kataluniako mugimendu independentistak Montserraten egin bezala, argi seinaleak egin zituzten Aiako Harriko tontorretatik.

2019ko urriaren 17a
19:01
Entzun

Ilundu orduko argitu zen berriro ere. Iluntzean, mendizale talde batek hainbat argi piztu zituen Aiako Harrian, Kataluniako mobilizazioekiko elkartasunez. Kataluniako mugimendu independentistak urriaren 1ean 2017ko erreferendumaren bigarren urteurrenean Montserraten egin zuen ekintza bera egin dute. Deialdia sare sozialetan zabaldu zuten. «Aiako Harritik mezu argi bat lau haizeetara: erreferenduma ez da delitua. Referéndum es democracia. Argi dugu bidea. Larunbatean, denok Donostiara!», mezua zabaldu zuen Gure Esku-k atzo.

Sare sozialetan zabaldutako mezuen bidez bildu da mendizale taldea ekintza prestatzeko. Egunak ilundu duenean, irudi ikusgarria utzi dute.

Joan den urriaren 1ean, 2017ko erreferendumaren bigarren urtemugan, Montserrateko tontorrak argitu zituen Kataluniako mendizale talde independentista batek. Gaur, keinu hori bera errepikatu dute Aiako Harrian, mugimendu independentistari elkartasuna adierazteko.

[youtube]https://youtu.be/Lo9XS8epULA[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.