Elkarretaratzea eginen dute Angelun sexu erasoak salatzeko

Bi gizon atxilotu zituzten asteburuan Lapurdin, bortxaketak leporatuta. Itaiak eta Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak mobilizatzera deitu dute.

(ID_13682604) (Patxi Beltzaiz/EZEZAGUNA) 2024-03-08, Baiona.  Manifestazio feminista
Manifestazio feminista, Baionan, artxiboko irudi batean. PATXI BELTZAIZ
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko urriaren 24a
17:17
Entzun

Joan den asteburuan bi gizon atxilotu zituzten Lapurdin, Bokalen bata eta Angelun bestea, sexu erasoak egiteagatik. Bokalekoari 7 urteko neskato bat bortxatzea egotzi diote. Angelun atzeman zuten bestea, 75 urteko andre bat bortxatzea leporatuta. «Berri lazgarri» horiek salatu ditu Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak ohar batean, eta antolatuak diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du. Itaiak deituta, elkarretaratzea eginen dute gaur, 19:00etan, Angeluko herriko etxearen aitzinean. 

«Beste behin ere, emazteen aurkako bortizkeria. Beste behin ere, gizonen partetik», deitoratu du mugimendu feministak. «Bi gertakarietan ikusten dugu emazteen kontrako indarkeriak ez duela adinik. Edozein emazteri gertatzen ahal zaio. Edonon gertatzen ahal da. Ez gara babestuak ez etxean, ez karriketan, ez inon». 

«Sostengu osoa» erakutsi diere bortxaketak jasan dituzten bi biktimei. «Aski da. Erasorik ez den arte eginen dugu borroka», adierazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.