Elkarrekin Podemosek «erabakigarri» izan nahi du udal gobernuak osatzeko
BILBO.Hauteskundeen emaitzen balorazioa egitean, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak esan du jakin dutela errentagarri bihurtzen «ezkerraren batura Espainian baino gehiago». Beherakada izan arren, Martinezek uste du «espazio jakin bat» jada badutela, eta nabarmendu du EH Bildurekin akordio programatikoak osatzeko prest dagoela, koalizioak alkatetza lortzeko Elkarrekin Podemosen babesa behar duen herrietan —Andoainen eta Errenterian, Gipuzkoan; eta Durangon, Bizkaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu