Elkarrekin Podemos-IUk Rodolfo Martin Villaren agerraldia eskatu du
Elkarrekin Podemos-IUk eskatu du Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro ohiak agerraldia egitea Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean, 1976ko martxoaren 3ko gertakarien inguruko azalpenak eman ditzan. Martin Villak izandako erantzukizuna gogora ekarri du Miren Gorrotxategi eledunak: «Egia entzutea eta jakitea merezi dugu. Biktimek merezi dute, eta berak erantzun behar du». AhalDugu-k eta IUk omenaldia egingo diete bihar biktimei, Gasteizko Zaramaga auzoan, 11:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu