Elkarlanerako bideak ireki ditu Langunek Europako industriarekin

Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroan esku hartu dute euskararen alorreko industria eragileek

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hizkuntzaren sektoreko industria eragileek elkar ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko topaketak antolatu ditu Europako Batzordeak. Ostegunean eta ostiralean egin dira, Bruselan, Belgikan. Langune euskal hizkuntza industriaren elkarteak foroan parte hartu du, eta elkarlanerako bideak ireki ditu Europan hizkuntz industrian lanean ari diren eragileekin.

Itzulpengintzan, hizkuntza irakaskuntzan eta hizkuntza teknologian lanean ari diren 30 erakunde baino gehiago biltzen ditu Langunek; 2010ean sortu zen. Sektore horrek Europan fakturatzen duenaren %4 sortzen du Langunek, eta nazioartean erreferente izateko bokazioz eratu zen. Hizkuntza zerbitzuak gero eta beharrezkoagoak izango dira nazioartean lehiatu nahi duten enpresentzat, Fernando Alana Languneko zuzendariaren esanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.