Elkarlanerako akordioa sinatu dute BERRIAk eta Kilometroak-ek

BERRIAk hirugarren gunean egingo du eskaintza Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian, igandean.

Kilometroak-Berria hitzarmena
Kilometroak jaiaren eta BERRIAren ordezkariak, gaur, Azpeitian. BERRIA
Irati Urdalleta Lete.
2024ko irailaren 30a
16:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Igandean egingo dute Gipuzkoako ikastolen aldeko festa, Azpeitian. Eta elkarlanean arituko dira BERRIA eta Kilometroak: gaur sinatu dute horretarako hitzarmena bien ordezkariek.

Horrela, euskarazko egunkari nazionala izango da jaiaren babesleetako bat. BERRIAk postua izango du festan, photocall, zozketa eta guzti, eta ekitaldi ugari egingo dira bertan; BERRIAren eskaintza hirugarren gunean izango da. Halaber, festari buruzko publizitate eta merchandising eskaintza ere zehaztu dituzte hitzarmenean.

Egunean bertan ez ezik, BERRIA jaiaren parte eta eragile izan da aurreko urratsetan ere: apirilaren 27an egin zuten Kilometroak Txiki eguna, eta hara ere Mantangorri tailerra eta Ekain Txou pailazoaren ikuskizuna eraman zituen BERRIAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.