Aurten ere lankidetzan jardungo dute BERRIAk eta Nafarroa Oinez-ek, elkarlanerako hitzarmena berritu baitute; gaur egin dute hura izenpetzeko ekitaldia. Horrela, BERRIAk bat egiten du Nafarroako ikastolen egitasmoarekin, Nafarroan haurrek eta familiek euskaraz baliabideak izan ditzaten beraien egunerokoan.
Piztu lelopean egingo dute Nafarroako ikastolen aldeko jaia, Zangozako Ikastolak antolatuta, hilaren 20an. Egun handia hori izango bada ere, asteburu osorako plana atondu dute. Bertan izango da BERRIA ere: larunbatean, hilaren 19an Mantangorri tailerra antolatuko dut gaztetxoentzat eguerdirako, eta arratsaldean Maria Arandia magoak Magia eta mirariak familian ikuskizuna eskainiko du.
Gainera, elkarlana ez da asteburu batera mugatuko: BERRIAk eskaintza egin zuen Sanferminetan ere, Oinez Txokoan: Hodei magoaren ikuskizuna eta erronka jolasa.