«Elkarbizitza demokratikorako» oinarriak nahi ditu Foro Sozialak

Biktima guztien aitortza, presoen auziaren irtenbidea eta memoria barneratzailea jo ditu zutabetzat

Nekane Alzelai eta Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko kideak, atzo, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
enekoitz esnaola
2018ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Foro Sozial Iraunkorrak uste du azken urteotan «aurrerapauso handiak» eman direla euskal gatazkaren «konponbiderako»—ETAren armagabetzea eta desegitea, euskal presoen arloko akordioak, elkarrizketa politikoa...—, baina ohartarazi du oraindik falta dela bidea egiteko. Hala, urte politiko berrirako funtsezkotzat jo du «elkarbizitza demokratikorako» oinarriak ezartzea eragileen artean, «bake eta giza eskubideen kultura batean eraikitakoak», Nekane Alzelai eta Agus Hernan foroko kideek Bilbon prentsaurreko batean azaldu dutenez. Hiru zutaberen gainean eraikibeharko litzateke elkarbizitzademokratikoa, Foro Sozialaren arabera: indarkeria mota guztietako biktima denen aitortzarako behin betiko urratsetan; euskal presoen auziaren irtenbide integralean; eta kontakizun guztiak onartuko dituen memoria barneratzailean. Akordio zabalak eta zeharkakoak eskatu ditu.

Biktimen alorrean, urriaren 5ean eta 6an V. foroa egingo dute, Iruñean eta Bilbon, Egia ezagutzeko eskubidea: biktimentzako aitortza eta erreparaziorako tresnak lelopean. Horrez gain,indarkeria mota desberdinetako biktimekin lanean jarraituko dute, eta argitu gabe kasuak lantzen ere segituko dute, Alzelaik eta Hernanek iragarri dutenez.

Presoen gaian, adostasun zabalak lortu izanari garrantzia eman diote, baina urrats falta sumatu dute. Espainiako Gobernuari eskatu diote neurriak hartzen hasteko «premiazko» kasuetan; hots, gaixorik dauden presoen, 70 urte gorakoen, hurbilketaren eta gradu progresioaren kasuetan.

Memoria barneratzaile bat osatzeko, berriz, Foro Sozialak nabarmendu du etorkizunari begiratu behar zaiola, iragana ahaztu gabe. «Lan horretan inor ez da baztertuta sentitu behar».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.