Elkar ezagutzeko zubien egile

Etorkinekiko estereotipo eta funtsik gabeko usteek oihartzun handia dute garaiotan, baina badira horien kontra ari diren esperientziak, klase askotakoak.«Ezagutzea» gakoa dela diote denek: bidea

arantxa iraola
2014ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Migrazioaren Euskal Behatokiak aurten plazaratutako barometroaren datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako populazioaren %7,2rentzat da immigrazioa arazo. Ez da kopuru handia, eta behera egin du, gainera, azken urteetan. Hala ere, gizarteko arazoen kausatzat jotzen dira usu atzerritik etorritakoak. Ekonomian: herritarren %56,4k, esaterako, esaten dute etorkinen presentziak langabezia igotzea dakarrela, eta ia %63k, halaber, gizarte laguntzetatik bizi direla. Gizarte arloan: %23,3k pentsatzen dute etorkinen artean ohiko diren erlijio jarduerek «arriskuan» jartzen dutela Euskal Herriko bizitzeko era, eta %49k, etorkinek ugaritu egiten dituztela delituak eta segurtasun falta. Datu horien atzean gizartean etorkinen inguruan azken urteotan sortutako hainbat estereotipo daude. Aski kritikatuak dira hainbat elkarteren partetik, eta esperientzia ugari daude martxan horiei kontra egiteko.

Hala ere, etorkinen gaineko estereotipoak oihartzun handiz entzuten dira zenbait tokitan, eta badira horiek ahotan hartzen dituzten agintariak ere. Ez da adibiderik falta: azken hilabeteek utziriko sorta kezkagarria da. Maiatzaren amaieran, esaterako, Sestaoko (Bizkaia) alkate Josu Bergarak egindako hainbat adierazpen ezagutarazi zituen bideo batean SOS Arrazakeriak. Arbuiagarriak. «Segur aski jende atzerritar on asko dago [...], baina egin dezagun hautaketa minimo bat», esaldietako bat. «Oso ijito on gutxi dago». Beste bat. Eta baziren antzeko gehiago ere.

Javier Marotoren hitzak

Azken asteotan, Gasteizko alkate Javier Marotok esandako hitzek lortu dute oihartzuna: «Marokoarrak eta aljeriarrak guztiok ordaintzen ditugun laguntzei esker bizi dira». Kritika ugari jaso ditu, baina gotortu egin da bere jarreran, eta esandakoaren inguruan babes keinu ugari jaso dituela argudiatu du, gainera. Harro.

Elkarte eta erakunde ugari ari dira etorkinen inguruko estereotipo horien kontra lanean: gaia aski zabala izanik, hainbat alorretatik ari dira. Gizartearen pluraltasuna erakustea dute helburu nagusi. «Ezagutzea» ezinbestekoa dela diote denek, ez ezagutzeak dakartzan beldurrak uxatzeko giltzarik eraginkorrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.