Elizondoko eta Garesko eskola publikoak PAItik aterako dira

Elizondoko ikastetxea D eredukoa izango da aurrerantzean.

D ereduaren aldeko protesta bat, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
D ereduaren aldeko protesta bat, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2025eko martxoaren 13a
14:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroan hedatuta dago PAI Ingelesez Ikasteko Programa; horren ondorioz, ingelesezko eskolez gain, beste irakasgai batzuk ere hizkuntza horretan ematen dituzte. Alabaina, zenbait ikastetxek PAItik ateratzeko baimena eskatu diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari. Horietako bi dira Garesko eta Elizondoko eskola publikoak. Iragarri berri dutenez, departamentuak baiezkoa eman die, eta datorren ikasturtetik aurrera ez dira PAIn egongo.

Horrenbestez, erran.eus hedabidearen arabera, Elizondoko ikastetxea berriro ere D eredukoa izango da —euskara hutsezko eredua, gaztelera eta ingelesa irakasgai izanda—. 2009an ezarri zuten PAI-D, «ikasleen ingelesa indartzeko helburuarekin», baina atzera egin dute orain, «ikasleen profila aldatu eta eskola publikoan D eredua logikoena dela ikusita». Garesen, berriz, orain arte PAI-G, PAI-A eta PAI-D eskaintzen zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.