ELHUYAR FUNDAZIOA

Elhuyar: 50 urte euskara eta zientzia uztartzen

50 urte bete dituela ospatzeko, Elhuyar fundazioak ekitaldi bat antolatu du gaurko, Donostiako Kursaalean.

Elhuyar Fundazioko zenbait kide, Usurbileko egoitzan, Teknopolis saioaren aurkezpenean. GORKA RUBIO/FOKU
jone arruabarrena
2022ko azaroaren 10a
17:14
Entzun

Zientzia euskaratik eta euskaraz lantzea, eta horretarako prosa eta lexiko zientifikoa sortzea. Helburu horrekin sortu zen Elhuyar, duela 50 urte. Hain zuzen, 50. urteurrena ospatuko du gaur Elhuyar fundazioak, Donostiako Kursaalean.

Gaurko ekitaldiaz gain, Elhuyarrek hainbat ekintza egin ditu urte osoan mende erdia ospatzeko, eta guztiak kutxa bakar batean bilduko ditu: kutxa horretan, urte guztiko lekukotza, objektu eta oharrak gordeko dira, eta itxi egingo da, 2070. urtera arte, garai horretako herritarrek gaur egungo lekukotza bat izan dezaten.

Mende erdiz, euskaratik abiatuta

2002. urtean sortu zuten fundazioa bera, baina 1972an hasi ziren haren bidea eraikitzeko lehen urratsak egiten. Hain zuzen, ikasketa guztiak erdaraz egin zituzten Luis Mari Bandres, Juanjo Gabiña, Jesus Mari Goñi, Andoni Sagarna, Kepa Zalbide, Iñaki Azkune, Felix Azpiroz, Xabier Larrea eta Mikel Zalbidek, eta, ikasitakoa euskaraz landu ahal izateko, Donostiako San Martzial kaleko lokal batean biltzen hasi ziren, larunbatero, hogei urtez. Talde hark kultura elkarte egitura hartu zuen, eta fundazio bihurtu zen gero.

Egun, zientzia euskaraz lantzen jarraitzen badute ere, beste arlo batzuetara ere zabaldu da Elhuyar fundazioa: hizkuntza zerbitzuak, adimen artifiziala, hizkuntza teknologiak eta gizarte aholkularitza eskaintzen ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.