Elgoibarren egingo dute 2025eko Kilometroak, «elkarlana eta euskararen erabilera areagotzeko»

Urriaren 5ean izango da Gipuzkoako ikastolen aldeko festa. Leloa ere aukeratu dute: 'Salto-saltoka'.

Kilometroak festa Azpeitian, aurten. GORKA RUBIO / FOKU
Kilometroak festa Azpeitian, aurten. GORKA RUBIO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko azaroaren 29a
18:57
Entzun

Aurkeztu dute Gipuzkoako ikastolen aldeko festa: Elgoibarren izango da, 2025eko urriaren 5ean. Zer leloren bueltan arituko diren ere aukeratu dute: Salto-saltoka. Logoa, berriz, sokekin osatuta dago: «Euskarara salto egiteko babesa eta gonbidapena izan nahi duten sokekin osatuta dago 2025eko Kilometroak jaiaren irudi berria».

Olatz Astigarraga ikastolako Kontseilu Errektoreko lehendakariordeak —lehendakaria izango da hurrengo urtean— eman ditu jaiaren inguruko xehetasunak. Ziurtatu du bi helburu nagusi izango dituela: «2025eko Kilometroak jaia antolatzeko aukera baliatu nahi dugu gure herrian eragiteko: lan egingo dugu elkarlana eta euskararen erabilera areagotzeko». Xedeetan sakondu du gero. Azaldu du nola eragin nahi duten euskararen erabileran, elkarlanari bide emanda: «Urte honetan, nahi dugu elkarri laguntzea euskara hautatzen. Nahi dugu denontzat ere errazagoa izan dadin euskarara salto egitea. Eta, horretarako, lagundu egin beharko diogu elkarri; elkarren babesean, lortuko dugu salto hori egitea. Elkarri soka emanda, elkarri soka luzatuta».

Dagoeneko diseinatu dute festarako arropa ere. Abenduaren 5ean irekiko duten saltokian egongo da erosgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.