Elebidunean ere brebeta euskaraz pasatu nahi dute

2023ko apirilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Biga Bai, Euskal Haziak eta Euskara Geroan elkarteek gutuna idatzi diote Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroari, sail elebiduneko ikasleek ere brebetako zientzietako proba euskaraz pasatzeko eskubidea izan dezaten. Urteetako mobilizazio gogorraren ondotik, orain dela hilabete onartu zien eskubide hori Seaskako ikasleei, eta azterketa euskaraz pasatzeko aukera izanen dute ekainean. Ez da hala izanen hezkuntza publikoan eta pribatu katolikoan diren sail elebidunetan eskolatuak diren ikasleentzat.

Seaskako ikasleei begira «poza» adierazi badute ere, «berdintasun printzipioa» errespetatzeko eskatu diote Frantziako ministroari hiru elkarteek.Baxoarentzat ere eskubide bera izateko eskatu dute. «Ulertezina da ez aitzinatzea gai honetan». Euskalgintzak Baionan antolatu duen manifestazioan parte hartuko dute larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.