Elbarriak zaintzen dituzten langileak, greban Bizkaian
Bizkaiko Aspace, Gaude, Gorabide eta Mesedetako Mojen zentroko langileek bi eguneko greba hasi zuten atzo, hitzarmen kolektiboa betetzeko aldarriarekin. 1.000 pertsona inguruk egiten dute lan Bizkaian erakunde horietan. Emakumeak dira gehienak, eta buru urritasuna duten pertsonekin lan egiten dute; guztiak bildu dira Marea Urdina izeneko mugimenduan. Lanuzteetara deitu zuten otsailaren 8rako eta martxoaren 28rako eta 30erako ere. Besteak beste, patronalei eskatu diete beraien soldaten erosahalmena mantentzeko, prezioak igo arren, soldata berdin mantendu dietelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu